XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zuk... nik... guk... izan bear dugu gaur eta emen oraingo igerle berriak.

Geure bizieraz izan bear dugu igerle... geuren jarraibide onaz... zer egin dezakezu zuk zeure etxean?.

- Zer egin dezakezu zeure adiskide ta lagunen artean?.

- Idatzi ezazu egingo duzula, artu duzun erabakia: - Neure etxean: - Neure lagunen artean:.

AZKEN OTOITZA

Otoitz au egiñez amaituko dugu saioa.

Jeremias igerleak asmatua da, eta or adierazten du zeiñen naigabe aundiak eraman bear izan zituan bere eginkizuna edo betebearra burutzeko: Zuk lilluratu ninduzun, Jauna, eta nik, lilluratzen utzi nizun.

Ni baiño indartsuagoa zera, eta menperatu egin ninduzun.

Parregarri nintzan egun osoan, eta burlaka ari zitzaizkidan guztiak.

Itzegin bear nien guztian, oiu au egin bear nuen: Zigorra! Ondamendia!.

Eta Jaunaren Itza, lotsakizun eta iseka izan da neretzat egun osoan.

Orregatik esan nuan nere baitarako: Gogoratu ere ez naiz gogoratuko Artaz, ez dut geiago Aren izenean itzegingo.

Baiña Aren Itza, su kiskalgarria zan nere biotzean, nere ezurretaraiño sartua.

Menpean euki nai nuan, baiña ezin nuan.

Mar-mar auek entzuten nizkion jendeari: Ez-bearrak iragartzen ari da beti.

Salatu dezagun!.

Nere adiskideak berak ere begira dauzkat, ni noiz eroriko, onela esanez: Ea labaintzen dan eta erortzen; orduan emango diogu bere ordaiña.

Baiña nerekin daukat Jauna, gudari indartsu.

Eroriko dira nere etsaiak, eta ez zaizkit gaillenduko.

Beren asmoak bete ezin dituztelako, beiñere aaztuko ez zaien lotsa gorria izango dute.

Kanta Jaunari, goretsazute Jauna, Arek askatu du gaiztoen eskutik beartsuen bizia , (Jer 20 7 13).